Badatoz Aiastiako San Migel jaiak

Barren.eus 2019ko ira. 24a, 15:00

Asteburu honetan ospatuko dituzte Aiastiako auzotarrek San Migel jaiak. Kanpai jotzearekin eta auzokalejirarekin hasiko dituzte festak bariku arratsaldean. Gauean, berriz, Borja Uzuriagaren oroimenez Haritz dantza taldeak urtero egiten duen emanaldia eta gazte afaria izango dira, besteak beste.

 Baserri auzoetako azken festak ospatuko dituzte Aiastiako auzotarrek eta gerturatzen direnek, barikutik domekara bitartean. San Migel Eguna, irailaren 29a, domekan egokitu da aurten. Jai batzordeko kideek jakinarazi dutenez, irailaren 27a da afari-txartelak eskuratzeko azken eguna. Armueta, Ziarda eta Sahatsu harategietan edo Kalamua Elkartean eros daitezke txartelak.

Hona 2019ko San Migel jaietako egitarau osoa:

2019 09 24 aiastia sanmigelak kartela egitaraua