Txapel eta oliba-hezur jaurtitzaile onenak batu ziren Arriagan

Barren.eus 2019ko ira. 9a, 18:12

Giro onean joan dira 2019ko sanantolinak Arriaga auzoan. Tradizio bihurtu diren txapel jaurtiketa eta oliba-hezur jaurtiketekin hasi zituzten ekitaldiak barikuan.

Txapel jaurtiketaren 14. ekitaldia izan zen eta 55 lagunek bota zuten txapela, 33 gizonezkok eta 22 emakumezkok. Gizonezkoetan Ander Osorok irabazi zuen 18,17 metroko jaurtiketarekin, eta emakumezkoetan Rosa Mari Salegi izan zen onena, txapela 14,30 metroko distantziara botata.

Txapel jaurtiketaren ostean, XII. Oliba-hezur jaurtitze txapelketa jokatu zuten Usatorre tabernaren aparkalekuan. Aneitz Arrona izan zen onena emakumezkoetan 9,10 metrorekin (ikus bere jaurtiketa), eta gizonezkoetan Asier Odriozolak irabazi zuen, 13,06 metroko distantziarekin.
Bariku iluntzean txiste afaria egin zuten, eta zapatuan umeentzako jolasak, tortilla txapelketa eta dantzaldia izan ziren, besteak beste.
 • Errifetako zenbaki sarituak
Honakoak izan dira zozketako zenbaki sarituak:

  • Lehen Sariko (bidaia bat) zenbaki saritua: 1697. Ordezkoa: 1310.
  • Bigarren sarirako (janariz eta edariz betetako gurdia) zenbaki saritua: 4084. Ordezkoa: 2059

  ARGAZKI-BILDUMA: 2019ko San Antolin jaia Arriaga auzoan

2019 09 07 san antolin jaiak urruzuno antolatzaileak elgoibar