San Antolin jaiak ospatuko dituzte asteburuan Arriaga auzoan

Barren.eus 2019ko ira. 4a, 13:40

Arriaga auzoan dena prest dago San Antolin jaiak ospatzeko. Astelehenean, irailaren 2an, izan zen San Antolin eguna, eta horren harira, hainbat ekitaldi izango dira asteburuan.

Joan zen asteehenean, San Antolin egunean, meza eta auzotarren bazkaria egin zuten Arriaga auzoan eta asteburuan izango dute jarraipena sanantolin festek. Bariku iluntzean botako dute txupinazoa, eta, segidan, txapel eta oliba-hezur jaurtitze txapelketak izango dira. Txiste afaria, eta musika ere ez dira faltako. Zapatuan, berriz, umeentzako jolasak eta dantzaldia izango dira, besteak beste. Honatx egitarau osoa.

  San Antolin Jaiak 2019

6, BARIKUA

  • 19:00 Txupinazoa.
  • Ondoren, Txapel jaurtitze eta oliba-hezur jaurtitze txapelketak.
  • 20:30 Trikitilarien kalejira.
  • 21:00 Txiste afaria. Txiste kontalariak: Gillermo Segurola eta Eusebio Lasarte.
  • Jarraian, erromeria Parrapas taldearekin.
  • Goizaldean, txokolate jana.

7, ZAPATUA

  • 17:00 Umeentzako jolasak eta mus, futbolin eta toka txapelketak.
  • 18:00 Tortilla txapelketa.
  • 19:00 Gizon eta emakumeen herri kirolen erakustaldia, aizkoran, harrijasotzen, trontzan, ingudearekin eta txingekin.
  • 21:00 Afaria.
  • Gero, erromeria Laja eta Lutxurdio trikitilariekin. Tartean dantza txapelketa.
  • Goizaldean, errifaren zozketa.
  • Bukatzeko, txokolate jana.

Ikus hemen, 2018ko San Antolin jaiak, irudietan