Mausitxak irabazi du Baserritar Eguneko Gazta Lehiaketa

Barren.eus 2019ko abu. 31a, 14:33

Baserritar Eguna da gaur Elgoibarren. Ganadu, sagardo eta gazta lehiaketa izan dira goiz parteko ekintza nagusiak, eta goiza suabe hasi bada ere, eguerdirako bete dira kale bazterrak. Sari ugari banatu dituzte goizean, baina horietako bat, Gazta Lehiaketako sari nagusia, etxean gelditu da, Mausitxak irabazi baitu. Gazta lehiaketa ostean, Xabier Arrizabalaga 'Ziarda' bertsolaria omendu dute antolatzaileek.

 Mausitxak irabazi duen Elgoibarko 38. Gazta Txapelketaz gainera, lehiaketa gehiago ere egon da goizean. Sallobente Elkarteak antolatuta, 36. Sagardo Txapelketa eta Dastatzea egin dute Kalegoen plazan. Epaimahaiak Adunako Aburuza sagardotegiko ekoizleek eginiko sagardoari eman dio lehen saria. Aztiazaran sailkatu da bigarren postuan eta Alorreneako sagardoak lortu du hirugarren postua (ikus sari banaketako argazkia).

2019 08 31 Baserritar ganadua

∞ Lotura dute albisteak: