2019ko Gazteen Eguna, irudietan

Alazne Txurruka 2019ko abu. 31a, 12:10

Hiru eguneko atsedenaren ostean, Gazteen Egunarekin sartu dira azken txanpan San Bartolome jaiak. Hona egunak eman duenaren laburpena, irudietan.

 

Jaietako azkenengo sokamuturrarekin hasi da Gazteen Eguna eta goitibeheren jaitsiera egin dute gero Azkue auzoko aldapetan behera. Arratsaldean moto trial ikuskizuna, eskubaloia, perkusioa eta skate jaialdia izan dira, besteak beste. Gune Askekoek bazkaria egin dute Sigman, eta ondoren Elektrotxarangarekin ibili dira herriko kaleetan zehar.

Roita Racing eta Aimar Elizburu azkarrenak

Goitibehera eta Drift Drike Lehiaketari dagokionez, Roita Racing II taldeak irabazi du lehen saria goitibeheren artean, beraiek egin baitute jaitsierarik azkarrena. San Roketarrak I taldea sailkatu da bigarren postuan eta San Roketarrak II taldearenn goitibehak lortu du hirugarren lekua. Drift Triken artean, Aimar Elizburuk egin du jaitsierarik azkarrena, Gorka Iriondo sailkatu da bigarren eta Roke sailkatu da hirugarren postuan.

Eguerdian, Maalako Gune Askekoek antolatutako bazkarian hartu dute parte hainbat gaztek, Sigman. Arratsaldean elektrotxarangaren erritmora ibili dira herriko kaleetan zehar. Arratsaldean moto ikuskizuna egin dute Kalegoen plazan, eta segidan Kolpez Blai perkusio taldeak alaitu ditu kaleak. Basarteko skate parkean ere gazte asko batu dira patineteen jaialdiaz gozatzeko.

2019 08 30 gazteen eguna sanbartolomeak elgoibar

2019 08 30 gazteen eguna elgoibar sanbartolomeak trial