Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 08 26 txiki eguna mauxitxa kalebarren herritarregaz elgoibar barrenBerezia izan da aurtengo Txiki Eguna. Mauxitxa txaranga 50. aldiz irten da gaur Txiki Egunez kaleak girotzera, eta sekula baino ozenago entzun dira txarangaren doinuak, 75 bat musikarik hartu baitute parte kalejiran, lehengoek eta oraingoek. (argazkiak eta bideoak dauzka)

Mauxitxa txarangakoek Bolatokiko parkean taldeko argazkia aterata hasi dute, 12:00etan, aurtengo Txiki Eguneko kalejira. 1970eko Txiki Egunean jo zuen Mauxitxak estreinakoz Elgoibarko kaleetan, eta ordutik, hutsik egin gabe irten da jaietan, 50 urtean.

Ospakizunez eta errekonozimenduz betea izan da aurtengo kalejira, hainbat geldialdi egin baitituzte Mauxitxakoek,  50 urtean lagun izan dituzten hainbat herritarri opariak egin eta eskerrak emateko. Lehen oroigarria Ane Beitiari eman diote, Udalaren babesa eskertzeko. Ondoren, besteak beste, Goikoerrota Elkarteak, Pitxintxuko Estibaritz ahizpek, Jai Alaiko Jesus Mari Arrietak, Muruamendiaz gozotegiak eta Gabi jatetxeak jaso dute Mauxitxakoen errekonozimendua. 

Goizean ere Mauxitxako kide gazte zein beteranoek elkarrekin hartu dute parte Elgoibarko dultzaineroekin egin duten dianan. Ondoren, jaietako bigarrengo sokamuturra egin dute.

2019 08 26 txiki eguna elgoibar mauitxa sanbartolomeak

2019 08 26 txiki eguna errosario balkoitik barren

2019 08 26 txiki eguna mauxitxa plazan Elgoibar barren aju

 ∞ Lotura dute albisteak:

 

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza