Umeen eta jubilatuen eguna da gaur sanbartolomeetan

Barren.eus 2019ko abu. 25a, 14:39

Gazte eta zahar elkarrekin ari dira ospatzen gaur San bartolome jaiak, umeei eta jubilatuei eskainitako eguna baita gaurkoa. Jaietako aurreneko sokamuturra ere egin dute goizean.

 Animazio handiarekin hasi da gaurko goiza. Gaupasa eginda zeuden gazteek gozatu dute Diana jo duten dultzaineroen kalejiran. Jarraian, Arnoren zezenekin jaietan egingo diren hiru sokamuturretan estreinakoa egin dute. Sokamuturra amaitu denean, haurrentzako entzierroa egin dute King-Kong-etik Aita Agirre plazaraino. 

Marrazki lehiaketa ere egin dute elizako arkupeetan. Mauxitxa txarangaren 50. urteurrena izan da aurten umeek marraztu behareko gaia. 

2019 08 25 ume jubilata sanbartolome elgoibar zezentxoak barren

2019 08 25 ume jubilata sanbartolome elgoibar sokamuturra barren kalegoen

∞Lotura dute albisteak: