Kuadrilla Egun handiaren ostean, Haurren eta Nagusien Eguna dute gaur Mendaron

Barren.eus 2019ko uzt. 28a, 10:50

Kuadrilla Eguna izan zuten atzo Mendaron eta gogotik ospatu zuten. Paella lehiaketa izan zuten goizean, eta ondoren, elkarrekin bazkaldu zuten 460 bat lagunek ikastolako patioan egin zuten herri bazkarian. Bazkalostean jolasak egin zituzten Gazte Asanbladakoek antolatuta, eta Motxaila Band herriko elektrotxarangak dantzan jarri zituen guztiak iluntzean. Gauean, berriz, Su Ta Gar izan zen izarra. Eibarko taldeak jendetza handia batu zuen plazara. Gaur, berriz, Umeen eta Nagusien Eguna dute. Argazki bilduma

Hona gaurko egitaraua:

  • 11:00: Haurrentzako jolas atrakzioak ikastolan
  • 12:30 Meza nagusia, Azpilgoetan
  • 13:30 Euskal dantzak frontoian
  • 14:30 Bazkaria Aizpen
  • 16:00 Pilota partidak
  • 19:00 Haurren danborrada
  • 20:00 Luhartz taldearekin dantzaldia
  • 22:30 Katasorginaren igoera eta azken traka
  • 00:00 Dantzaldiaren jarraipena

 ∞Lotura duten albisteak: