Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 07 26 Santana Eguna MendaroEguraldi txarragatik, Santanan beharrean Garagartzan hasi dute ospakizuna gaur mendaroarrek. Meza ostekoan, bertso hunkigarriak abestu dituzte Andoni Egaña eta Sebastian Lizasok Angel Bazterretxea abadearen omenez, eta tarte horretan ateri eutsi dio badio ere, ondorengo kalejira euritan egin dute bertsolari, trikitilari eta segiziokide guztiek. Hala ere, eguraldi txarrari aurpegi alaia jarri diote festazaleek. Hona orain arteko errepasoaren Argazki bilduma

Arratsaldean, Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkolari Txapelketa jokatu dute frontoiansei aizkolarik eta Julen Alberdi "Txikia IV.a" gailendu da, egin beharreko lanak 31 minutu eta 26 segundoan lehendabizi bukatu ostean. Mikel Larrañaga izan da bigarrena lanak amaitzen (31:47) eta Ugaitz Mugertza, iazko txapelduna, sailkatu da hirugarren (33:35). Atzetik, berriz, Eneko Otaño, Iñaki Azurmendi eta Joseba Otaegi izan dira, hurrenkeran. Honako lan hau egin behar izan dute denek: lehenengo 54"-ko lau enbor ebaki, ondoren 60"-ko lau enbor eta azkenik 72"-ko bi enbor.

 ∞Lotura duten albisteak:

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza