Bigarren jai eguna dute gaur Mendaron, Santio Eguna, eta berrikuntzekin hasi dute eguna. Estrainekoz txirristada handia jarri dute Azpilgoetan eta gogotik gozatu dute herriko ume zein gurasoek. Eguna hasi baino ez da egin, hala ere. Argazkiak barruan
18:00etarako Allur dantza dantzaldearen emanaldia dago iragarrita, eta ondoren, zezenak eta poniak izango dira Herriko Enparantzan.Gauean, berriz, 22:30ean hasiko da nagusien danborrada, Elgoibarko Mauxitxa danborradakoek lagunduta, eta ondoren, Akerbeltz taldearen kontzertua izango dute. Bihar, berriz, santana eguna ospatuko dute, herriko patroiaren omenezko eguna.
ARGAZKI-BILDUMA: santanak 2019
∞Lotura duten albisteak:
-
Hasi dira santanak Mendaron (2019-07-24)
- Txupinazoarekin eta Katasorgiñaren jaitsierarekin hasiko dira santanak Mendaron (2019-07-24)
- 2019ko Santa Ana jaietako EGITARAUA eta gehigarri berezia BARREN aldizkarian (1125. zenb. -PDF-)