Hasi dira santanak Mendaron

Barren.eus 2019ko uzt. 24a, 21:55

 

Txupinazoaren ostean, 2018. urtean jaiotako mendaroarrei jaietako zapiak jarri dizkiete udal agintariek, Herriko Enparantzan buruhandi eta erraldoiak dantzan ari ziren bitartean. Bizi Poza txarangak girotu du arratsalde partea, eta orain, Oxabi taldearen kontzertuaz gozatzen ari dira mendaroarrak. ARGAZKI BILDUMA. Bihar, Santio Eguna ospatuko dute. Hona hemen, biharko egitaraua:

11:30: Haurrentzako Txirrista erraldoia Azpilgoetan

12:30 Meza Nagusia

13:30 Kantaldia Menditarrak taldearekin, frontoian

18:00 Allur Dantza Taldearen emanaldia, frontoian.

19:00 Zezen txiki eta pottokak Herriko Enparantzan

22:30 Nagusien danborrada

00:00 Akerbeltz taldearen kontzertua