Tabernariak formakuntza saioak jasotzen ari dira sanbartolomeei begira

Barren.eus 2019ko uzt. 24a, 10:31

Jaien barruan tabernek duten paperaz eta garrantziaz jakitun, Elgoibarko Udaleko Ongizate Sailak tabernarientzako formakuntza mintegiak antolatu ditu, eta izena eman duten dozena bat tabernari egunotan ari dira formazio saioetan parte hartzen.

 Muga legal eta etikoez eta era guztietako sustantziek sortzen dituzten eraginez berba egingo dute formazio mintegietan. Hazkunde taldeko adituek gidatzen dituzte saioak eta sei orduko formazioa jasoko dute parte hatzen diharduten tabernariek. Udaleko arduradunak pozik daude ekimenak tabernarien artean izan duen erantzunarekin.

 • Prebentzio guneak sanbartolomeetan
Ongizate eta Berdintasun Sailek Maalan eta Bolatokiko parkean prebentzio guneak jarriko dituzte. “Sanbartolomeak errespetuz, bakean, segurtasunez eta arduraz gozatu nahi ditugu” adierazi dute sailetako arduradunek. Gauzak horrela, prebentzio guneetan alkohol eta drogen inguruko informazio emateko guneak egongo dira eta sexu erasoen prebentziora dedikatutako beste bat:

  • Botiltzarra programa: nerabe eta gazteen alkohol kontsumoari loturiko arrisku murrizketa programa. Abuztuak 23, 20:30-00:30, herrian zehar.
  • Substantzien inguruko informazio eta testing gunea. Abuztuak 23, 22:30-01:30, Bolatokian. Abuztuak 31, 23:30-03:00, Maalan.
  • Alkoholimetria gunea. Alkoholaren kontsumoaren inguruko informazioa eta arrisku murrizketa adin guztietako pertsonentzat. Abuztuak 31, 23:30-03:00, Maalan.

Beldur barik gunea: Sexu erasoen prebentzio gunea.

  • Abuztuak 23, 22:00-01:00, Kalegoen plazan.
  • Abuztuak 30, 22:00-01:00, Maalan.
  • Abuztuak 31, 22:00-01:00, Maalan.

∞Lotura duten albisteak:

2019 07 24 tabernariei mintegia sanbartolomeak elgoibar 1