Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 07 24 katasorgina mendaro santanak 2018Santana festak ospatuko dituzte mendaroarrek, gaurtik uztailaren 28ra bitartean. Juanita Loiolak botako du jaiei hasiera ofiziala emango dien txupina, 19:30ean, eta Katasorgina jaitsiko da gero udaletxeko balkoitik. (egitaraua dauka)

Aurrez baina, 18:15ean hasiko dira Santa Ana jaietarako prestatutako ekintzak, txistulariek girotuko baitituzte Mendaroko kaleak. Gero, 18:30ean, Salbea egingo dute Garagartzan, eta, esan moduan, 19:30ean izango da txupinazoa. Festa lehertu ostean, 2018an jaiotako umeei ongi-etorria egingo diete udaletxean. 23:30ean Oxabiren musika saioa izango da eta goizaldean, 03:30ean, DJ PIU eta Estherren musika saioa haik da.

 

 ∞Lotura duten albisteak:

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza