Aldarrikapena eta jaia uztartu dituzte Maalako Gune Askeko sanbartolomeetako egitarauan

Barren.eus 2019ko uzt. 24a, 10:47

Urtero legez, elkarlanean antolatu dute herriko gazteek Maalako Gune Askeko egitaraua, eta aurreko urteetan moduan, jai-egun bakoitzari aldarrikapen bati lotutako izena jarri diote.

Era berean, azken urteetan ezaguna egin duten lelopean antolatu dute aurten ere Gazteen Eguna: gaztiakgerabarren. Logotipo lehiaketa egin dute, eta Leire Rodriguez elgoibartarrak eginiko lana saritu dute. Berak prestatutako logotipoa soinean eramango dute Elgoibarko gazteek Gazteen Egunean. Hona hemen 2019ko San Bartolome jaietarako prestatu duten egitaraua (*lotuta dituzten ekintzak):

ABUZTUAK 23, barixakua. Sebas etxera!

  • 12:45 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea.
  • 15:00 Herri bazkaria. 01:00 Gora Etorri.

ABUZTUAK 24, zapatua. Egun morea

  • 21:00 Larrain dantza.

ABUZTUAK 26, Astelehena. Txiki eguna. Jaietan euskaraz!

  • 20:30-22:30/00:00-02:00 Erromeria Tximeleta taldearekin.

ABUZTUAK 29, barixakua. Herriko artistak

  • Goizean, erreka garbiketa + bazkaria.
  • 17:30 Egur arte taldearen eskutik umeentzako eskulan tailerra.
  • 19:00 Niala magoa.
  • 21:00 Bikustik taldearen kontzertua.

ABUZTUAK 30, barixakua. Gazteen eguna. Altsasukoak aske!

  • 13:30 Egunari hasiera plazan.
  • 14:30 Bazkaria Sigman + Jolasak.
  • 18:00 Elektrotxarangarekin kalejira.
  • 20:00 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea.

ABUZTUAK 31, zapatua. 1080 gutxieneko pentsioa

  • 22:30 Debrassband + Hara + EmanEmak.

∞Lotura duten albisteak:

2019 07 24 2018 09 06 gazteen eguna sanbartolome elgoibar bazkaria Soarte argazkiak