Leire Rodriguezek irabazi du #gaztiakgerabarren logotipo lehiaketa

Barren.eus 2019ko uzt. 23a, 11:25

Maalako Gune Askekoek azken urteetan ezaguna egin duten lelopean antolatu dute aurten ere Gazteen Eguna: #gaztiakgerabarren Logotipo Lehiaketa, eta Leire Rodriguez De Gabriel elgoibartarrak eginiko lana saritu dute.

Leire Rodriguezek 21 urte ditu, eta arkitektura ikasten ari da. Gustuko du horrelako lehiaketetan parte hartzea, eta orain dela hiru ute ere sanbartolomeetako kartel lehiaketa irabazi zuen. Berak prestatutako logotipoa soinean eramango dute Elgoibarko gazteek Gazteen Egunean, eta beretzako "ohore bat" izango dela adierazi du Rodriguezek. Lehiaketara aurkeztutako lanak Gazte Asanbladak Instagram sare sozialean duen kontuan ipini zituzten, eta gogokoenari "atsegin dut" emateko aukera izan da.

2019 07 23 leire rodriguez logo lehiaketa irabaztea gazteasanblada sanbartolomeak v1