San Pedro jaietan zozketatu zuten karretilak eta bono gastronomikoak badute jabea

Barren.eus 2019ko uzt. 16a, 13:05

Idotorbeko San Pedro jaietan zozketatu zituzten bi sarietako zenbaki sarituen jabeak agertu direla jakinarazi dute jai batzordeko kideek.

 

Janariz eta beste hainbat produktuz osatutako gurdia zozketatu zuten San Pedro jaietan, eta. 1.355 zenbakiarekin, Jose Migel Ansola Egia (argazkian, ezkerrekoa) izan da irabazlea. Bigarren saria Zelai talasoterapia zentroan bi lagunentzako zirkuitoa eta bazkaria zen. 4.372 izan da zenbaki irabazlea, eta txartel jabea agertu da. Mirari Igartua da saritua.