Sanferminak gaur hasi dira Mendaron

Barren.eus 2019ko uzt. 5a, 12:04

Mendaron aurreratu egin dira sanfermin jaiak. Udalekuetako neska-mutilek gaur bota dute txupina udaletxeko balkoitik eta sanfermin txiki eguna ospatu dute, urtero ohi legez. Argazkiak barruan

 

LH2tik LH6ra arteko umeek sei bat bertso kantatu dituzte aurrena, eta patroiaren omenezko kanta abestu ostean, saltaka irten dira behean zeudenak udalekuetan bertan egindako zezen-burudunen aurretik.

Elgoibarren astelehenean ospatuko dute sanfermin txiki eguna, Maalan. Hemen, Mendaroko jaiaren laburpen bat, argazkitan.

2019 07 05 San Fermin Txiki Mendaron