San Pedro jaiak ospatuko dituzte asteburuan, Idotorben

Barren.eus 2019ko eka. 27a, 15:20

Zapatuan, ekainak 29, San Pedro eguna izango da, eta festak ospatuko dituzte Idotorbe auzoan. Barixakutik hasita domekara bitartean hainbat ekitaldi izango dira, adin guztietako herritarrentzat.


Txapligoak botako dituzte barixaku arratsaldean jaien hasiera iragartzeko, eta gauean afaria egingo dute. Zapatuan izango da jaietako egun handia, eta besteak beste, zaindariarekin prozesioa egingo dute. Domekan ere egongo da non aukeratu: Haritz Dantza Taldekoen dantzaldia eta idi probak egongo dira besteak beste. Hona egitarau guztia:

2019 06 27 egitaraua idotorbe sanpedro jaiak