San Antonio jaiak ospatuko dituzte zapatuan Aiastian

Barren.eus 2019ko eka. 4a, 12:31

San Antonio eguna ekainaren 13an izaten da, baina Aiastia auzoan zapatu honetan, ekainaren 8an, ospatuko dute, eta egitarau betea osatu dute asmo horretan.

Benantzio parrokoak San Migel ermitan emango duen mezarekin hasiko dira ospakizunak, 11:00etan. Meza ostean, salda eta txorizoa banatuko dituzte. 12:00etatik aurrera, Baltzola eta Andonegi trikitilarien musikak girotuko du jai eguna. Gero, 12:30ean, afizionatuen arteko eskuz binakako partida jokatuko dute Murkaikupe frontoian.

Auzo bazkaria 14:30ean hasiko da. Entsalada, oilaskoa, sahieskia eta postrea izango dituen bazkarirako txartelak Armueta, Ziarda, Sahatzu edo Auto Servicio Arrizabalaga (Santa Klaran) harategietan eros daitezke.