Galiziarren jaiak ospatuko dituzte asteburuan Maalako parkean

Barren.eus 2019ko mai. 15a, 19:36

Barixakuan hasi eta domekara bitartean, Dias Das Letras Galegas jaiak ospatuko dituzte herrian, Antonio Fraguas historialari, filosofo, antropologo eta idazlearen omenez.

Barixaku arratsaldean, maiatzaren 17an, inauguratuko dituzte jaiak, Maalako parkean. Udaleko agintariak batuko dira ekitaldian 19:00etan, eta segidan Galizako muskuiluen dastaketa egingo dute. Horrez gain, Galiziako produktu tipikoak dastatzeko aukera ere egongo da. Musika giroa, Canela Orkestrak jarriko du, iluntzean eta gauean.

Zapaturako, berriz, egun osoko egitaraua prestatu dute. Galiziako jaki tipikoak dastatzeko aukera egongo da goizez zein arratsaldez, eta Galiziako dantza tradizionalak ikusteko aukera ere egongo da, Corxa AiriƱos Galegos Doce Albor (beheko argazkian) taldearen eskutik. Goizean kalejiran irtengo dira, eta arratsaldeean dantza ekitaldia eskainiko dute Maalako parkean. Zapatu gauerdian ez da faltako urteroko queimada dastaketa. Jaiak amaitzeko, Galiza Kultur Etxean bazkalduko dute domekan.