San Bartolome jaiak antolatzeko bilera deitu du Malako Jai Batzordeak

Barren.eus 2015ko eka. 4a, 12:31

Malako Jai Batzordeko kideak hasi dira San Bartolome jaietako egitaraua osatzeko lanean. Ekarpen eta ideiak jasotzeko bilera irekia deitu dute gaurko (ekainak 4). 

Malako Jai Batzordeko kideek jakinarazi dutenez, autogestioa eta elkarlana oinarri hartuta antolatu nahi dute San Bartolome jaietarako egitaraua. “Jai eredu parte hartzailean sakontzea dugu helburu aurten ere”, azaldu dute.

Herri bazkaria, kontzertuak, elektrotxaranga, ibaiaren garbiketa, txiki eguneko erromeria… izan dira protagonista azken urteetako egitarauan, eta aurten ere jendez eta festa giroz bete nahi dute Maalako Txosnagunea. Hori dela-eta jaiei “forma” ematen hasteko gogotsu daude eta jaiak denen artean antolatzeko ahalegin berezia egingo dutela esan dute. Interesa duten pertsona guztien ekarpenak eta ideiak jasotzeko batzar irekia deitu dute gaurko. Kultur Etxeko sotoan elkartuko dira, 19:00etan, programaketarako proposamenak bildu eta jaiei forma ematen hasteko. Bilerara agertu ezin dutenek ere izango dute proposamenak egiteko aukerarik, honako e-posta helbidera idatzita: malakojaibatzordea@gmail.com