Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Ekintzaz beteriko asteburua izango dugu Elgoibarren eta Mendaron, bi herrietan ospatuko dituzte-eta Trinitate jaiak. Ume, gazte zein helduentzako ekintzak prestatu dituzte antolatzaileek, eta bakoitzak izango du non aukeratu. (egitaraua dauka)

Gaur hasiko dituzte Mendaron Trinitate jaiak, Bizi-Poza txarangaren kalejirarekin, eta bihar, 17:00etan, jasoko dute arbola. Egunik handienak, baina, domeka eta astelehena izango dira. (ikusi egitaraua behean)

2015 05 29 trinitatejaiak2014ferixia

Elgoibarren, urtero bezala, trinitateetako azoka bereziak hasiko ditu jaiak. Zapatu goizean Elgoibarko baserrietako produktuak erosi eta dastatzeko aukera egongo da batetik, eta bestetik, Elgoibarko baserrietan hazitako abereak jarriko dituzte ikusgai Lekuederren eta Aita Agirre plazan. Arratsaldean, bestalde, Inazio Bereziartua musika eskolako dantza ikasleen txanda izango da. Danbor hotsak zapatu gauean iritsiko dira eta baita biharamunean ere, umeen danborrada egingo baitute domeka goizean. (ikus egitarau osoa behean)

2015 05 29 trinitatejaiakelgoibaregitaraua 2015 05 29 trinitatejaiakmendaroegitaraua

*Goiko bideoan 2014ko Trinitate jaiak Elgoibarren eta Mendaron

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza