Bertso saioarekin hasiko dituzte ostiralean Motxaila Eguneko ospakizunak

Barren.eus 2019ko mar. 28a, 11:22

Motxaila Eguna ospatuko dute larunbatean Mendaron, baina ospakizunak ostiralean hasiko dituzte, bertso saioarekin.

Punta-puntako kartela osatu dute: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Alaia Martin jardungo dira bertsotan, Maialen Olazabalek jarritako gaiei erantzuten. San Agustin kulturgunean izango da bertso saioa, 22:00etan hasita. Azkeneko sarrerak Aitz Beltz tabernan daude salgai, 5 euroan.

Larunbatean, bestalde, 9:00etan hasiko dituzte ospakizunak. Urtero legez, Aitzbeltzeko kobazulora abiatuko dira ordu horretan, Gaztetxetik, eta han, 11:00etatik aurrera, kantuak, antzerkia, poesia emanaldia, ipuinak eta bertsoak izango dira. Ondoren, bazkaltzeko elkartuko dira Gaztetxean eta bazkalosterako, Nor Naiz, Inozentzio eta Jo ta Itoren saioak iragarri dituzte. Iluntzerako, berriz, trikipoteoa antolatu dute, Agosti eta Barrenarekin.

∞Lotura duten albisteak:

2019 03 28 2018 03 10 motxaila eguna mendaro bertsoak andoni