Eguraldi ona lagun, goizean goizetik ikusi ziren mozorrotutako lagunak Elgoibarko kaleetan. Mendaron ohitura dute goiz partean ere mozorrotuta irtetekoa. (argazki bildumak dauzka)
Hona hemen BARRENeko kamerek inauterietako zapatuan Elgoibarko eta Mendaroko kaleetan hartu zituzten hainbat irudi:
•Bidali inauterietako argazkia eta saria irabazi
Zuek ere badaukazue gure inauterietako argazki bilduma osatzeko aukera. Gainera, inauterietako argazkiak bidaltzen dizkiguzuenon artean Errigorak emandako bi otar zozketatuko ditugu. BARRENen, martxoaren 15eko zenbakian emango dugu irabazlearen berri. Argazkiak bidali helbide honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo BARRENeko watsapp-era (688 634 044). Jasotako argazki guztiak webgune honetan zintzilikatuko ditugu.