Bosko Eguna ospatu zuten barixakuan irakaskuntza ertaineko ikasleek

Barren.eus 2019ko ots. 4a, 13:50

Irakaskuntza ertaineko ikasleek eta irakasleek Bosko Eguna eta IMH Eguna ospatu zituzten joan den barixakuan, otsailaren 1ean. Ohi duten legez, era guztietako lehiak eta jolasak egin zituzten.

IES Elgoibar BHI, Meka GLHBIko eta IMHko ikasleek jai giroan ospatu zituzten Bosko Eguna eta IMH Eguna. 

IMHn hainbat probaz osatutako ginkana modukoa antolatzen dute eta lehen mailako Mekatronika eleanitza taldeak irabazi zuen sailkapen nagusia. Parte hartaileen artean hainbat opari zozkatu zituzten, pintxoak, opilak eta freskagarriak IMHko kafetegian, Malecón Zarautz Spa-n bi lagunenzako zirkuitua, zaldi gainean bi lagunentzako ibilaldia, urpeko bataioa bi lagunentzat, paintball saioa, e.a. (imh.eus webgunean jarri dituzte probetako emaitzak eta oparien irabazleak) 
Elgoibarko institutuko ikasleek ere hainbat lehiaketa antolatu zituzten Bosko Egunerako: tortilla lehiaketa, atletismoa Mintxetan, eskubaloia, sokatira... Antzerkiak eta musikak ere izan zuten tartea ospakizunetan. Maalako parkean egin zuten bazkarian izan zuen segida jai giroak. Hona hemen helarazi dizkiguten hainbat argazki:

2019 02 01 bosko eguna elgoibar topa maala

2019 02 01 bosko eguna elgoibar bazkaria maalan

bosko eguna elgoibar atletismo

2019 02 01 bosko eguna elgoibar atletismo 1

2019 02 01 bosko eguna elgoibar sokatira

2019 02 01 bosko eguna elgoibar eskubaloi2

2019 02 01 bosko eguna elgoibar eskubaloia

2019 02 01 bosko eguna elgoibar zaleak

2019 02 01 bosko eguna elgoibar tortila

2019 02 01 bosko eguna elgoibar antzezleak

2019 02 01 bosko eguna elgoibar antzezleak2

2019 02 01 bosko eguna elgoibar antzerkia 3

2019 02 01 imh eguna bizikleta

2019 02 01 imh eguna elgoibar futbolin

2019 02 01 imh eguna elgoibar tortila

2019 02 01 imh eguna elgoibar tortila2

2019 02 01 imh eguna elgoibar zerra