Anttoni! Eguna osapatu zuten elgoibartarrek estreinakoz joan den zapatuan. Hasieran iragarritakoa baino egitarau murritzagoa izan zuen egunak, baina antolatzaileek esan dutenez, jendeak “ondo” erantzun zuen eta kontzertuan Maala bete egin zen.
Hasieran iragarritakoa baino egitarau murritzagoa izan zuen Anttoni! egunak. Matraka Electrotxarangaren kalejirarekin hasi ziren zapaturako antolatu zituzten ekintzak. Gero, gauean, Olatz Salvadorrek eta Bad Sound-ek musika emanaldiak eskaini zituzten Maalan.
Elgoibarko Udalak herriko zenbait gazterekin elkarlanean antolatu du Anttoni! egunaren estreinako edizioa. "Ekimen honen bitartez jai parekide eta euskaldunak sustatu, Elgoibarko elikagai eta produktuen kontsumoa bultzatu eta gazteen arteko harremanak sortu eta indartu nahi ditugu", azaldu dute.
∞Lotura duten albisteak:
- Labaka eta Telletxea gailendu dira 27. San Anton Pilota Txapelketan (2019-01-19)
- San Anton eguna, iruditan (2019-01-17)
- Umeentzako ekintzak eta saxofoi doinuak San Anton egunerako (2019-01-15)
- Aldaketak iragarri dituzte 'Anttoni!' egunerako (2019-01-14)