Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 12 29 Gabon zahar feria

Hotz, baina ateri esnatu da Gabon Zahar Feria eguna, eta Elgoibarko kaleak jendez lepo bete dira goizean goizetik. Denetariko postuak jarri dituzte, eta bisitariek izan dute non aukeratu. Giro bikaina izan da goiz guztian zehar. 

Gabon Zahar Feria eguna baliatu dute beste behin ere urteko gaztarik onena aukeratzeko. Zortzi gaztagilek hartu dute parte aurtengoan, guztiak ere urtean zehar txapelketaren bat irabazitako gaztak. Epaimahaikideek ez dute lan makala izan saruduna aukeratzen. Azkenean, Lekarozeko Kortaria izan da irabazlea.  Barazkien atalean, Elgoibarko Txillarre baserriak jaso du lehenengo saria. Sari berezien artean, Sallobente auzoko Ansola Basterra baserriko Andres Badiolari eman diote mendiak hobekien zaindu dituen baserritarrari zegokion saria. 

Aurten, bestalde, hiru emakume nekazari omendu dituzte, urteetan zehar Elgoibarko feriari egin dioten ekarpenagatik. 

Feriako argazkiak eta sarituenak argazki albumean dituzue. 

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza