San Bartolome jaietako egitaraua osatzeko bilerak antolatuko dituztela jakinarazi du Udalak. Guztira sei bilera izango dira, hilean behin, abendutik maiatzera bitartean. Estreineko bilera abenduaren 13an, egunenean, izango da Elgoibarko Kultur Etxean, 19:00etan, eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak. "Bilera horietan ekarpen eta proposamenak egiteko aukera izango da; hartara, denon artean jaietako egitaraua osatzeko. Garrantzitsua da parte hartzen dutenak bilera guztietara joatea. Lantalde honek aurrerantzean nola funtzionatuko duen ere bilera horretan berba egingo da", adierazi dute.
2018ko San Bartolome jaiak, argazkitan;
- Gazteen Eguna (abuztuak 28)
- Txiki Eguna (abuztuak 27)
- Umeen eta Jubilatuen Eguna (abuztuak 26)
- Baserritarren Eguna (abuztuak 25)
- San Bartolome Eguna (abuztuak 24)
- San Bartolome Bezpera Eguna (abuztuak 23)
- Abuztuak 22ko ekitaldiak