Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 14 galiziarrenjaiak2013orkestraAsteburu osoko egitaraua prestatu du Galiza Etxeak Dias Das Letras Galegas jaiak ospatzeko. Azken urteotan bezala, Aita Agirre plazan izango dira ekitaldi gehienak, barixakuan hasi eta domekara bitartean. (egitaraua dauka)

Barixakuan, 19:30ean, hasiko dituzte jaiak Jose Filgueira Valverde idazlearen omenez, eta inaugurazio ekitaldi horren ondoren, Galiziako muskuiluak dastatzeko aukera egongo da Aita Agirre plazan. Musika giroa Compostela orkestrak jarriko du. Zapatuan 11:00etan hasiko dute eguna, Galiziako produktuen dastaketarekin, eta beste hainbat ekitaldiren artean, dantza erakustaldia eskainiko dute Haritz Euskal Dantzari Taldeak eta Galizako Banda de Gaitas de Piloño taldeak, Kalegoen plazan. Domekan bukatuko dira jaiak. Hona hemen egitaraua osorik:

2015 05 14 galiziakojaiakegitaraua

2015 05 14 galiziarrenjaiak2013dantza

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza