Gazte Eguna ospatuko dute Mendaron larunbatean

Barren.eus 2018ko urr. 4a, 09:10

Mendaroko Gazte Asanbladak egun osoko egitaraua prestatu du larunbatean (urriak 6) ospatuko duten Gazte Egunerako.

Mendaroko gazteek mantalak jantzita hasiko dute euren eguna zapatu honetan, pasta lehiaketarekin hasiko baita Gazteen Eguna, Gaztetxean. Pasta, olioa eta gatza Gazte Asanbladak jarriko ditu eta hortik aurrera nahi beste osagarri erabili ahal izango dituzte parte hartzaileek. Ondoren, 14:30ean, elkarrekin bazkaldukio dute aurrez izena emanda dauden gazteek Gaztetxean. 50 lagun bano gehiagok man dute izena. Bazkalostea jolas eta jokoekin girotuko dute. 

19:30ean Pasaiako Elektro Txufla elektrotxarangaren kalejira hasiko da Gaztetxetik.Gauerako, berriz, kontzertuak iragarri dtuzte Gaztetxean. Mendaroko gazte talde batek sortutako Jo ta Ito tadeak zabalduko du gaua, eta Gabiriko Guri 5 erromeria taldeak hartuko die gero lekukoa. Parranda-giroa ziurtatuta dute mendaroarrek.

2018 10 04 gazte eguna mendaro egitaraua