Gune askekoak pozik jaietako parte hartzearekin

Barren.eus 2018ko ira. 6a, 18:33

Malako Gune Asketik sanbartolome jaietako balorazio orokorra egin dute. Txosnagunean izaniko eraso sexista salatzeaz gain, jaiek erakutsitako alderdi ona azpimarratu dute, bereziki musika ikuskizunetan.

Jaietako azken gauean izandako eraso sexistak aurtengo jaiak "ilundu" egin dituela azaldu dute Maalako Gune Asketik. "Gizarte heteropatariarkal baten baitan bizi gara eta Gune Askea ere ez dago tankera horretako erasoetatik libre, beste behin frogatu ahal izan dugun bezala. Horren aurrean Malako Jai Batzordetik gune aske eta seguruak osatzeko lanean eta borroka feministan inplikatuta jarraitzeko asmoa berresten dugu, eta erasotzaileei argi esan nahi diegu ez dutela lekurik gure espazioetan". 

Gazitik bezala gozotik ere joan direla jai egunak zehaztu dute. Orokorrean jende dezente ibili da txosnagunean antolatutako ekintzetan, "bereziki musika ikuskizunetan". Maalako Gune Asketik jakinarazi dutenez, abuztuaren 23ko bazkarian 100 lagunetik gora elkartu ziren Maalan eta gazteen egunean 400etik gora Sigman. Aldarrikapenak ere izan du lekua gune askean, eta natura -Deba ibaia garbitu zuten abuztuaren 22an-, feminismoa eta presoen eta pentsioen gaiak azaleratu dituzte. Jaiak amaituta eskerrak eman dizkiete txosnetan jardun duten 200 lagunei eta ekintzetan parte hartu duten talde eta norbanakoei.

2018 09 06 sanbartolomeak gune askea gazten eguna altsasu

2018 09 06 sanbartolomeak gune askea bazkaria

2018 09 06 sanbartolomeak gune askea erromeria txiki maalan

2018 09 06 txiki eguna sanbartolome elgoibar erromeria maala

gazteen eguna sanbartolome elgoibar elektrotxa