Haurren Eguna, umeen gozagarri

Barren.eus 2018ko uzt. 28a, 19:53

Umeak izan ziren protagonista santana jaietako hirugarren egunean, barixakuan.

Pintura lehiaketarekin hasi zen Haurren Eguna Mendaron, eta santana jaiak irudikatu zituzten marrazkietan, horixe baitzen lehiaketako gaia. Eguerdian Mendaroko pilotari gaztetxoek erakustaldia eskaini zuten Goñati pilotalekuan. Gaztetxoen bazkaria ere egin zuten ikastolako jolastokian. Arratsaldea jolasean hasi zuten umeek eta haur danborradak hartu zituen kaleak gero. Bizi Poza txarangaren laguntzarekin kalejira egin zuten danborjole gaztetxoek. Danborradaren ostean zezen puzgarrien entzierroan hartu zuten parte Herriko enparantzan.

2018 07 28 haurren eguna santanak mendaro danborrada 

∞Lotura duten albisteak: