Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Katasorgiñaren jaitsierarekin hasiko dira santana jaiak uztailaren 25ean. Katu eta sorgin itxurako panpina 2012an agertu zen estreinakoz Mendaroko jaietan, eta abestia ere egin zioten lehen agerraldi hartarako. Herritar guztiek kantua abestera animatzeko musika jarri diote Katasorgiñaren abestiari.

Mendarok 2012tik dauka jaiei hasiera eta bukaera ematen dion panpina: Katasorgiña. Katua eta sorgin arteko zerbait da katarsorgina, pertsonaia magikoa. Paula Herasek egin zuen panpinaren diseinua, eta besteak beste, Anparo Txurrukak, Lurdes eta Kontxi Urainek eta Sonia Garciak josi eta sortu zuten panpina. Katasorgiña estreinakoz jaitsi zen urte hartan Aitzol Urain Bidaburuk Katasorgiñari jarritako koplak abestu zituen plazan Idurre Arriolak, Xabier Etxaniz Aizpurutxo trikitilariaren laguntzaz. Katasorgiñak, baina, bere abestia izan du hasieratik, herritarren artean gehiegi errotu eta zabaldu ez den arren. Orain, denek ikasi eta abestu dezaten musika jarri diote kantari.

Mendaroko Katasorginak badu bere istorioa, Jose Miguel Barandiaranek Sasiolako Simon Ansolari 1925. urtean entzundako kondaira bat dauka jasota bere idatzietan. Kondaira horrek dio Lizundia baserrian agertu ohi zela gauez, baserriko bertako emakumeak artilea goruan iruten jartzen ziren bakoitzean. Eta agertzen zen aldiro bazterrak nahasteari ekiten ei zion katuak. Hori ikusita, emakume haiek etxeko gizonari jakinarazi eizioten, eta birritan pentsatu gabe, emakume arropak jantzi eta han jarri ei zen gizona gauez, artilea iruten. Eta han agertu ei zitzaion katasorgina. “Bizarra eta goluetan?” galdetu omen zion katuak etxeko gizonari, eta “katua eta berbetan?” erantzun ei zion hark, hanketatik heldu eta hormaren kontra botaz. Ez zen han amaitu kontua, hala ere. Izan ere, biharamonean, Mendaroko Sillerueneko emakume edadetu bat besoa hautsita zuela esnatu ei zen [Garai batean Arboleta taberna zegoen lekuan zegoen kokatua Sillerueneko etxea, Garagartzan].

2018 07 19 katasorginaren abestia santanak mendaro letra

2018 07 19 katasorgina mendaro

2018 07 19 katasorgina mendaro 2

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza