Paella lehiaketarako eta adinekoen bazkarirako izena emateko epea zabalik, Mendaron

Barren.eus 2018ko uzt. 10a, 16:25

Mendaroko Santa Ana jaiak uztailaren 25ean hasiko dira ofizialki. Paella lehiaketarako eta adinekoen bazkarirako izen ematea zabaldu dituela jakinarazi du Mendaroko Udalak. Era berean, danborradarako entseguak ere hasita daude.

BARRENeko egungo lantaldeak eta Kilibarren ataleko hasierako taldeak botako dute aurten Santa Ana jaietako txupina, eta lehertuko da festa, baina dagoeneko zabaldu dituzte jaietako hainbat ekitalditan parte hartzeko izenemateak. 

Kuadrillen egunean, uztailaren 28an, paella lehiaketa egingo dute ohi legez, eta izena eman nahi dutenek Uztargin, Menditxon edo Aitz Beltz tabernetan eman dezakete, 5 euro ordainduta (uztailaren 15a izango da azken eguna). Egun horretara arteko epea dute, era berean, adinekoen bazkarirako izena eman nahi dutenek ere. Bazkaria uztailaren 29an izango da, 14:30ean, Aizpe elkartean. Izena emateko Aizpe, Lagun Betikoak eta Roteta dira tokiak. Aurten gutxienez 70 urte betetzen dituztenek edo gutxienez bikoteko batek adin hori betea duenentzat da bazkaria.
•Danborradako entseguak
Santanetako danborrada nagusiko entseguak joan den uztailaren 2a hasi zituzten eta astelehen eta asteazkenetan izango dira (uztailaren 2,4,9,11 eta 18an)