Prozesioan atera dute San Pedro Idotorben

Barren.eus 2018ko eka. 29a, 11:27

San Pedro Eguna da gaur, ekainak 29, eta sainduaren irudia atera dute prozesioan Idotorbe auzoan. Domekara bitartean jai giroa izango da nagusi.

Euskadiko Enduro moto txapelketarekin hasi ziren aurreko asteburuan Idotorbeko jaietarako prtestatutako ekitaldiak. Gaur San Pedro Eguna ospatzen dihardute auzotarrek eta Idotorbera hurbildutako lagunek. Istiralean tokatu da aurten eta jende asko batu da prozesioan eta mezan. Meza ostean, Armueta harategiak eskainitako salda eta txorizoarekin egun dute hamaiketakoa bertaratutakoek. 14:00etan auzotarren eta jubilatuen bazkaria egingo dute eta idi demen txanda izango da gauean. Domeka arratsaldean egin izan dute orain arte idi-dema saioa, baina gauez egitea erabaki dute aurten, zale gehiago hurbilduko diren itxaropenarekin. Idotorbeko San Pedro jaietako egitarau osoa ondorengo irudian klik eginda aurkituko duzue:

ARGAZKI-BILDUMA: 2018ko San Pedro Jaiak Idotorben

2018 06 22 Idotorbe sanpedroak egitaraua2018