Gregorio Larrañaga `Mañukorta´omenduko dute Sanmigeldarren Egunean

Barren.eus 2018ko eka. 12a, 14:36

Ekainaren 16an, datorren zapatuan, Sanmigeldarren Eguna ospatuko dute Aiastian, eta Gregorio Larrañaga Mañukorta bertsolaria izango da aurtengo omendua.

Goizean meza izango dute, eta ondoren, salda eta txorizoa banatuko dituzte. Neska profesionalen arteko eskuz binakako partida ikusi ahal izango da gero; Nagore Aramendi-Leire Etxaniz bikotea Alaitz Badiola-Oihana Orbegozoren aurka.

Auzo bazkaria egingo dute ondoren, eta aurten, Gregorio Larrañaga Mañukorta bertsolariari omenaldia egingo diote, urte hauetan Aiastian izan duen parte-hartzea eskertzeko. Bazkaritara joateko asmoa dutenek aurrez hartu beharko dute txartela. Txartelak Armueta, Ziarda edo Sahatzu harategietan zein Santa Klarako Jose Andresen dendan egongo dira salgai. Bai goiza eta baita bazkalosteko erromeria ere Baltzola eta Andonegi trikitilariek girotuko dute.