Danborradak, musika, dantza eta giro polita Trinitate jaietan

Barren.eus 2018ko mai. 28a, 14:19

Trinitate Eguna ospatzen dihardute gaur Mendaron. Elgoibarren bete-betea izan da trinitateetako asteburua. Hona hemen Trinitate jaietako argazki bilduma.

Bustitik baina umore onean joan dira trinitate jaiak. Dantzan eta kantuan hasi zituzten Elgoibarren Trinitate jaiak barixakuan, BARREN aldizkariaren 25. urteurrena ospatzeko Angel Mariezkurrenak dinamizatu zuen kantu eta dantza afariarekin. Zapatu goizean, berriz, Elgoibarko baserrietako produktuak erosi eta dastatzeko aukera izan zen Trinitateetako 17. Azoka Berezian. Zapatu gauean eta domeka goizean, danbor hotsek girotu zituzten herriko kaleak. Atabal taldeak antolatutakoan Txomin Mujika musikaria omendu zuten. Gainera, bere pieza berri bat jo zuten danborradan.
Mendaron Trinitate Eguna ospatzen dihardute gaur, hilak 28. Ikastolako umeen bertso saioa izan da goizean, eta herri bazkaria egin dute gero Toki Alain. Iluntzean herri afaria egingo dute Aizpen, Ion Ansorregi, LarraƱaga eta bertsolariekin.

2018 05 26 trinitate elgoibar danborrada nagusiak kanoia

2018 05 26 trinitate elgoibar danborrada nagusiak karroza

2018 05 26 trinitate elgoibar danborrada nagusiak txondorra

2018 05 26 trinitate elgoibar danborrada nagusiak

2018 05 27 trinitate elgoibar umeen danborrada

2018 05 25 trinitate elgoibar kantu dantza afaria mariezkurrena barren