Jaiak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Herri Eskolako arduradunek Euskal Eskola Publikoaren jairako kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte gaur goizean Donostiako Kutxaespazio zientzia museoan. Jaku-jata lelopean osatu dute kanta. Iban Urizar musikari elgoibartarrak konposatu du abestia, eta hitzak Mikel Olaizola elgoibartarrak egin ditu. Abeslari eta musikari ezagun askok hartu dute parte abestian. (argazkiak eta bideoa dauzka)

Uxue Alberdi, Porrotx, Zuhaitz Gurrutxaga eta Aiora Zea Mays taldeko abeslariak jarri diote ahotsa, eta musikariak Oreka TX, Patxi Zabaleta, Naia Membrillera, Iban Guinea, Aitor Nova, Andoni Riaño, Joanes Ederra, Balzola anaiak, Mendaroko Ameikutz abesbatza eta Herri Eskolako haurrak izan dira.  

Abestia Azpeitiko Elektrika grabaketak estudioan grabatua izan da Ander Barriusoren gidaritzapean, eta bideoklipa Lander Garrok zuzendu du, besteak beste, Tumatxak eta Herri txiki infernu handi programen zuzendaria denak, hain zuzen ere.

2015 04 24 bideoklipaaurkezten

2015 04 24 jatajakubideoklipaaurkeztu

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza