Galizako Letren urteroko jaia Maalan ospatuko dute barixakutik domekara

Barren.eus 2018ko mai. 8a, 20:53

Urteroko ohiturari jarraituz, Elgoibarko Galiza etxeak antolatutako jaia izango da maiatzaren 11tik 13ra bitartean. Aurten Maalan egingo dute.

Galiziako Letren Astearen inaugurazio ekitaldia agintariekin egingo dute barixakuan, 19:30ean,eta ondoren Galiziako muskuiluen dastaketa izango da doan. Aurten Maria Victoria Moreno Marquez idazlea omenduko dute Dia das Letras Galegas jaietan.
Zapatuan Santurtziko Galiza Etxeko eta Haritz Euskal Dantza Taldeko dantzariek ikuskizuna eskainiko dute.
Barixaku eta zapatu gauean Tsunami orkestrak girotuko du plaza. Hiru egunetan Galizako produktu tipikoak dastatu ahal izango dira Maalan olagarroa eta okela txigortua besteak beste. 

galiziarren jaiak elgoibar dantzariak diadasletras gaiteroak

galiziarren jaiak elgoibar dantzariak diadasletras maalan