Anbolo Eguna jai giroz jantzi zuten gazteek

Barren.eus 2018ko api. 26a, 14:33

Elgoibarko gazte kuadrillak elkartu zituen Anbolo Egunak zapatuan. Panpin itxurarekin itzuli zen Anbolo loroarekin ibili ziren gazteak herriko kaleetan, jai giroan.

Goizean Anbolo elizatik jaitsi eta Asier Lizarraldek pregoia irakurri eta abentura parkean gozatzeko aukera izan zen, tirolinan, besteak beste. Herriko trikitilarien doinuek eraman zituzten Maalara gazteak eta 100 lagun izan ziren Maalan bazkaritan. Musikak eta jai giroak jantzi zuen gazteen ingurua arratsalde eta gauean. DJ Jonsan, Betisua txaranga, Nerabe, Little Martin Selekta eta DJ jotatxo aritu ziren. Bizitako giroa ikusita antolatzaileek jaia errepikatzeko gogoa azaldu dute. 

Elgoibarko gazte kuadrillak elkarren artean harremantzea eta gazteen benetako parte-hartzea sustatzea dela estreinakoz antolatu duten Anbolo Egunanaren helburua azaldu dute antolatzaileek, herriko hainbat gaztek eta Elgoibarko Udalak

anbolo eguna elgoibar bazkaria maala

anbolo eguna elgoibar lorituanekoa aldapa

anbolo eguna elgoibar musika