Joan dira inauteriak, bustitik baina umore onez

Barren.eus 2018ko ots. 14a, 15:38

Amaitu dira inauteriak aurtengoz. Azken urteetan bezala, aurten ere euripean ospatu dute herritarrek mozorroen festa. Hona inauterietako martitzenak laga zituen irudiak.

Zapatuan moduan, inauterietako martitzena ere euripean ospatu zuten mozorroen festarekin bat egin zuten herritarrek. Herri Eskolako ikasleek eta irakasleek patioko aterpean egin zuten inauterietako jaialdia. Aurreko asteetan eurek gelan egindako mozorroekin aritu ziren dantzan. Gero, kalean ere dantzak izan zuen tokia, Kantu Kolore haur berbenan dantza egiteko aukera izan baitzuten gaztetxoenek Maalako parkean. Jubilatuen Biltokian ere ez zen dantzarik falta izan eta ezta herriko kaleetan ere. Euriari aurre eginez, King-kongeko aterpean eskaini zuen inauterietan ohikoa duten ikuskizuna herriko emakume talde batek. Aurten zerutik infernura egiten duten mojak izan ziren. Sebillana taldekoak ere urtero irteten dira egun honetan eta aurten ere girotu zituzten kaleak. Inauteriak Mauxitxa txarangaren kalejirak itxi zituen, euriaren eraginez Maalan aritu behar izan bazuten ere.

Lotura duten albisteak: