Mozorroen elkartzearekin hasiko dira inauterietako martitzeneko ekitaldiak

Barren.eus 2018ko ots. 13a, 13:41

Elgoibarren, Mozorroen elkartzearekin hasiko dira gaurko ekitaldiak, 16:45ean, Kalegoen Plazan. Ondoren, 17:00etatik aurrera, Kantu Kolore haur berbenan dantza egiteko aukera izango dute umeek Maalako parkean. Jubilatuen Biltokian, berriz, Eguren orkestrak girotuko ditu inauteriak. Dantzaldiaz gainera mozorro lehiaketa ere egingo dute 18:00etatik aurrera. Inauteriak Mauxitxa txarangaren kalejirak itxiko dituzte, 18:15etik aurrera. Heri Eskolako ikasle eta irakasleek ere ospatuko dute gaurko eguna ikastetxeko jolaslekuan egingo duten jaialdiarekin, 14:30etik aurrera.
Mendaron haur parkea ipiniko dute 17:00etan, Goñati frontoian.