Eguraldi makurrari kontra egin diote mendaroarrek Kontzezio Azoka egunean

Barren.eus 2017ko abe. 2a, 22:47

Eguraldi txakurra zegoen iragarria eta iragarpena bete egin da. Hala ere, eta negu-neguko giroa egin arren, mendaroarrak kalera irten dira Kontzezio azoka egunez. Ohi baino jende gutxiago ibili da, bistan denez, baina jai-giroan egitarau oparoaz gozatzeko aukera izan dute kalera irten direnek.

Azoka, dantza-saioa, joaldunen kalejira, sagardo lehiaketa, eta umeentzako tailerra izan dituzte goizeko egitarauko osagai nagusiak, eta arratsaldean, frontoia bete egin da Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari taldekoen emanaldia eta Mendaroko herriak Maite Maiora korrikalari handiari egindako esker-on ekitaldia ikusteko. Frontoitik karpara aldatu da gero jaia. Jo ta Ito talde mendaroarraren emanaldia eta Neri Bost taldekoen erromeria-doinuekin gozatzeko aukera izan dute gero. Hemen, egunak eman duena argazkitan. ARGAZKI BILDUMA

KontzezioEguna gurdia

2017 12 02 KontzezioEguna dantza

2017 12 02 KontzezioEguna azoka