Arno Guraso Elkarteak antolatuta, Arimen Gaua ospatu dute Mendaron. (argazki bilduma dauka)
Arratsaldean, aurpegiak margotu eta hainbat eskulan egiteko aukera izan dute umeek Herriko Enparantzan, eta ondoren, disko festa izan dute. Mozorrotuta ibili dira neska-mutiko ugari eta baita guraso bakarren batzuk ere.