Aiastiako San Migel jaiak, euripean baina giro onean

Barren.eus 2017ko urr. 3a, 14:14

Jaigiroak gain hartu dio asteburuan egin duen giro bustiari Aiastia auzoan. Hala, giro onean ospatu dituzte San Migel jaiak auzotarrek. Kirol proba eta demetako emaitzak batu ditugu hemen.

San Migel eguna ospatuz hasi zituzten barixakuan Aiastia auzoko jaiak. Barixaku gauean Borja Uzuriaga zenaren omenezko dantza saioa eskaini zuen Haritz Euskal Dantzari Taldeak, eta Jose Inazio Sarasua zena omentzeko baliatu zuten. Anaia eta alargunari lora sorta bat oparitu zioten.

Zapatua gauean bertso afarian parte hartu zuten hainbat lagunek, eta Jone Uriak eta Nerea Ibarzabalek bertso saio "polita" eskaini zutela azaldu dute antolatzaileek.

Domekan San Migeleko XI. Artzain Txakur Txapelketa, Euskal Herriko arraza libreko finala, jokatu zen eta Jose Antonio Arrillaga elgoibartarrak eta Txiki txakurrak lortu zuten txapela. Domekan arratsaldean egin zituzten idi-demetara jende asko batu zela azaldu dute antolatzaileek, "eguraldi txarra egin zuien arren". Azkenik, jaien ondarrean, Kataluniaren aldeko lapiko jotzearekin ere bat egin zuten zenbait auzotarrek domeka gauean. Hona kirol demetako emaitzak.

Bolo-jaurtiketa Txapelketa

  1. saria: Miguel Belaustegi, 4 txirlo botata
  2. Saria : Angel Ibarluzea , 3 txirlo
  3. Saria : Juanjo Atxuri, 3 txirlo

 

• San Migeleko XI. Artzain Txakur Txapelketa

  1. Jose Antonio Arrillaga eta Txiki txakurra. 256 puntu
  2. Pello Segurola eta Argi 250 puntu
  3. Manuel Gorriti eta Argi 250 puntu
  4. Juan Inaxio Irakulis eta Bat 247 puntu
  5. Jose Luis Saizar eta Rex 245 puntu
  6. Pello Segurola eta Txiki 242 puntu
  7. Bittor Bengoetxea eta Truke 96 puntu

 

Idi-demak

  1. saria: Kamiñokoren idi parea. 57 plaza
  2. saria: Olidenen idi-parea. 56 plaza, 2 metro eta 83cm
  3. saria: Zornotzako anaien idi parea. 51 plaza, 3 zinta, 4 metro eta 37 cm

san migel jaiak aistia elgoibar haritz edt

san migel jaiak aistia elgoibar bertsotan

san migel jaiak aistia elgoibar trikitixa

san migel jaiak aistia elgoibar ididemak

san migel jaiak aistia elgoibar lapiko jotzea

san migel jaiak aistia elgoibar boloak

 san mige jaiak aistia elgoibar txuletak