Egun handia dute gaur Aiastian, San Migel Eguna, asteburu luze baten atarikoa

Barren.eus 2017ko ira. 29a, 10:45

Gaur hasiko dituzte San Migel jaiak Aiastia auzoan. Jaietako egun handia izango dute gaurkoa, patroiaren omenezkoa.

Kanpai jotzearekin hasiko dute eguna Aiastia auzoan, eta ohiko meza nagusiaren ondotik, bertso saioa, esku pilota partida eta auzotarren bazkaria izango dituzte. Ansorregi trikitilariek girotuko dute bazkalostea, eta gauean, Borja Uzuriaga zenaren omenezko dantza saioa egingo dute Haritz Euskal Dantzari taldekoek, Murkaikupe frontoian. Eta afaritan indarrak  hartu ostean, Fan&go taldekoek markatutako erritmora dantzatuko dira goizaldera arte. Jai-giroa, baina, ez da gaur amaituko, asteburu osorako egitaraua osatu dutelako.

 sanb migel jaiak aiastia elgoibar egitarua