Sanloren garagardo festa eguenetik domekara egingo dute Maalan

Barren.eus 2017ko ira. 11a, 15:46

SanloBeer garagardo festa antolatuko du Sanlo eskubaloi taldeak, bosgarren urtez. Iaz hasitako bidetik, Maalako parkean izango da, irailaren 14tik 17ra bitartean. (egitaraua dauka)

Datorren eguenean (irailak 14) irekiko ditu ateak Sanloren garagardo festak. 18:30ean izango da inaugurazioa. Garagardoaz (Keler, Free Damm, Carling, Bock Damm, Estrella, Radeberger, Oro Bilbao eta Turia) gainera, egunero ukondoa, saltxitxak, patata purea, oilaskoa eta patata frijituak eskainiko dituztela jakinarazi dute. Azken egunean, domekan, paella erraldoia prestatuko dutela aurreratu dute. Bost euroan salduko dituzte bazkarirako txartelak. Jan edanaz gainera, zuzeneko musika emanaldiek, bingoak edo dantzaldiek girotuko dute karkako giroa.

• Bingo solidarioa

Barixaku eta zapatu gauean bingo solidarioa egingo dute eta batzen duten diruaren %60a Gipuzkoako Elikagaien Bankuari emango diotela jakinarazi dute Sanloko arduradunek. Gainerako %40a bingoko irabazleak jasoko du.

Hona egitaraua:

Irailak 14. Eguena:

  • 18:30 Karparen inaugurazioa
  • 19:00 Irekiera
  • 19:00 – 21:00 Pintxo potea (ganbak)
  • 21:30 Musika

Irailak 15. Barixakua:

  • 18:00 Karparen Irekiera
  • 19:00 – 21:00 Pintxo potea (ganbak)
  • 22:00 Musika zuzenean
  • 23:30 Bingo solidario
  • 00:00 Dantzaldia

 Irailak 16. Zapatua:

  • 12:00 Karparen Irekiera
  • 12:00 – 14:30 Pintxo potea (Mejiloiak tomatearekin)
  • 12:00 Olaizaga kiroldegian, Elgoibarko beteranoen partidua
  • 14:30 Beteranoen bazkaria
  • 22:00 Musika zuzenean
  • 23:30 Bingo solidarioa
  • 00:00 Dantzaldia

 Irailak 17. Domeka:

  • 12:00 Karparen Irekier
  • 14:30 Paella jan erraldoia
  • 17:30 Festaren amaiera

sanlo garagardo festa maala elgoibar nesk