Gaur, irailak 2, San Antolin eguna ospatzen ari dira Arriaga auzoan

Barren.eus 2017ko ira. 2a, 11:13

Jaietan murgilduta daude atzotik Elgoibarko Arriaga auzoan. Atzo iluntzean hasi zituzten jaiak, txupinazoaren eta ohiko txapel eta oliba-hezur jaurtiketekin. Ondoren, desafioa izan zuten, eta bertso-afaria gauean. Gaur, berriz, San Antolin eguna ospatzen ari dira. Egitarau bete-betea antolatu dute gaurko ere. (Argazki gehiago barruan)

Iñigo Astigarraga eta Arantza Mendikute gailendu ziren txapel jaurtiketan, nagusien sailean, eta umeen artean, Manex Arrieta eta Anaitz Arrona nagusitu ziren. 22,50 metrotara bidali zuen txapela Astigarragak, 15,90 metrotara jaurti zuen Mendikutek eta 17,60 metrotara eta 6,40 metrotara urrundu zuten Manexek eta Aneitzek, hurrenez hurren. Oliba-jaurtiketan parte-hartze apalagoa izan zen, eta Garikoitz Uzkudun nagusitu zen. 12,70 metrotra jaurti zuen Uzkudunek oliba-hezurra. Ondoren, desafioaren txanda izan zen. Mendaroko Tope Natxiok giza-proba talde mistoa zegoen batetik, eta Gorixoren pony-a bestetik, Capitan izenekoa. 150 kiloko pony-k 350 kiloko harriari tiraka jardun zen eta Tope Natxiok taldekoak 650 kilokoari tiraka. Hogei minutuan zeinek plaza gehiago egin zen jokoa, eta azkenean, animaliak irabazi zuen, 68 plaza eginda. Tope Natxiok taldekoek 66 plaza osatu zituzten.  Ikusmin handia sortu zuen desafioa eta Euskal Telebistakoak ere bertan izan ziren zuzenean emititzen. Gauean, herri-afaria egin zuten, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariekin.

 

Gaurko ere egitarau oparoa antolatu dute. Hona gaurko egitaraua:

11:00 Meza

13:00 Ume zein nagusientzako jolasak

14:30 Herri bazkaria, 10 euroan

15:30 Umeentzako jolas parkea

17:00 VIII. Mus txapelketa

18:00 futbolin txapelketa

18:30 Kuadrillen arteko jolasak

21:00 Herri afaria

22:30 Laga eta Larrañaga musikariekin erromeria

00:00 Dantza txapelketa

01:00 errifen zozketa, eta ondoren, 02:00etan, txokolatada