San Antolin jaiak ospatuko dituzte asteburuan Arriagan

Barren.eus 2017ko abu. 31a, 12:05

Arriaga auzoak hartuko du jaien lekukoa, sanbartolomeak agurtu eta egun gutxi batzutako atsedenaren ostean. Kaxeta Auzo Elkarteak egitarau betea prestatu du aurten ere. (egitaraua dauka)

Barixaku arratsaldean hasiko dituzte Arriagako bizilagunek San Antolin jaiak, 19:00etan botako duten txupinarekin. Ondoren, azken urteetan errotu diren bi lehia bitxi jokatuko dituzte: txapel jaurtiketa eta oliba-hezur jaurtiketa. Nahi duten herritarrek parte harzteko aukera izango dute, bertan izena emanda.
Giza proba taldea ponyaren aurka
Desafio bitxiak antolatu izan dituzte Arriaga auzoan eta aurten ere izango da. Tope Natxiok taldearen eta Gorixoren Pony-aren arteko desafioaren errebantxa jokatuko dute. Gorixo eta bere pony-a 310 kiloko harriari atiraka eta Tope Natxiok Mendaroko giza-proba talde mixtokoak  650 kilokoarekin. Hogei minutuz ariko dira harriari tiraka. 20:00etan hasiko da. Hona hemen egitarau osoa:
IRAILAK 1, BARIXAKUA

  • 19:00 Txupinazoa.
  • Ondoren, XII. Txapel jaurtiketa txapelketa.
  • 19:30 X. Oliba-hezur jaurtiketa.
  • 20:00 Tope Natxiok eta Gorixoren Pony-aren arteko desafioaren errebantxa.
  • 20:30 Triki-bertso kalejira. Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariak eta Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariekin.
  • 21:00 Bertso-afaria. Entsalada, legatza saltsan, koskorra saltsan, postrea, kafea eta txupitoa. Ura, ardoa eta sagardoa. Tiketak Usatorre tabernan daude salgai, 19 eurotan.

 

IRAILAK 2, ZAPATUA (San Antolin eguna)

  • 11:00 Meza. Ondoren, salda eta txorizoa.
  • 13:00 Ume zein nagusientzako jolasak.
  • 14:30 Herri bazkaria, 10 euroan.
  • 15:30 Umeentzako jolas parkea. Puzgarriak.
  • 17:00 VIII. Mus Txapelketa.
  • 18:00 Futbolin txapelketa.
  • 18:00 Tortila-patata txapelketa.
  • 18:30 Kuadrillen arteko jolasak. Bost pertsonako talde mistoak. Irailaren 1a baino aurretik eman behar da izena, 615 768 253 telefono zenbakira deituta.
  • 21:00 Herri afaria, 15 eurotan. Entsalada mixta, oilaskoa saltsan, gazta eta irasagarra, ura, ardoa eta sagardoa. Tiketak Usatorre tabernan salgai.
  • 22:30 Laja eta Larrañaga musikariekin erromeria.
  • 00:00 Dantza txapelketa.
  • 01:00 Errifen zozketa.
  • 02:00 Txokolatada.

san antolin jaiak elgoibar 2016 prozesioa