Gazteen Egunarekin amaitu dira aurtengoz sanbartolomeak

Barren.eus 2017ko abu. 28a, 22:01

Gazteen txanda izan da gaur San Bartolome festetan. Euriak atzo baino eragin handiagoa izan duen arren, aurreikusitako ekitaldi guztiak egin dira, Udalak antolatutakoak zein Gune Askekoek antolatutakoak. (argazki-bilduma dauka)

• Goitibehera jaitsierako sailkapena 

Zuhaitz aisaldi taldeak antolatutako goitibehera jaitsieran hamaika taldek parte hartu zuten eta Gueñesetik etorritako goitibehera izan zen azkarrea Azkueko alpapetan behera. 54 segundoan osatu zuen jaitsiera. Bigarren postua ere Gueñes aldera joan zen, La Barranca taldeak egin baitzuen bigarren denbora onena, 55 segundu. Elgoibarko talde bat, San Roketarrak 1, sailkatu zen hirugarren postuan, irabazleengandik bi segundura, 56 segunduko denborarekin. 

Elgoibarko goitibeheren artean, San Roketarrak II taldeak eskuratu zuen lehen postua. Minutu batean egin zuten jaitsiera. Segundo bat gehiago behar izan zuen Ipintzak eta bi minutu eta 17 segundoan jaitsi zen La Roita III taldearen goitibehera. Aurten, lokaletan batzen diren herriko gazteek ere izan dute aurkezteko aukera. Horien artean, Rula I taldea gailendu zen, La Roita II taldeak egin zuen bigarren eta KLS-KAOS taldea sailkatu zen hirugarren postuan.